Karakate-Irukurutzetako dolmenak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute bihar

plaentxia_com 2012ko eka. 15a, 15:48
Debegesak antolatuta, "Arbasoen deia" programa abian ipini dute eta Debabarreneko historia ezagutzeko hiru bisita gidatu antolatu dituzte. Bihar izango da lehenengoa eta Karakatetik abiatuta artzainen eta nomaden aztarnen atzetik egingo dute txangoa.

 
 
 
Hiru orduko txangoa izango da, Karakate-Irukurutzeta mendilerroa eta bere inguruak ezagutzeko erabiliko dutena (Aipatu, Joxe Migel Barandiaranek "Trikuharrien Ibilbidea" izena eman
ziola inguru honi).
 
Horrela, bisitariek, besteak beste, bertako trikuharriak eta tumuluak ezagutuko dituzte, "euskal artzainen eta nomaden aztarnak jarraituz" eta Debanatura Elkarteko kideek gidatuta.
 
Ibilbidean geldialditxo bat egingo dute bisitariek, "eskualdeko sagardoa, gazta eta ogia dastatzeko".  
 
Egin zure erreserba orain!
Goizeko 10.00etan Karakateko aparkalekuan egin dute hitzordua. Beraz, lekua erreserbatu nahi duenak, 943191172 edo 695783656 telefonoetara deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera idatziz egin dezake.
 
Gainerako informazioa www.debegesa.com helbidean edo 943 820110 zenbakian aurkitu daiteke.