Nekazaritza birsortzaileaz hitzaldia

plaentxia_com 2012ko eka. 13a, 14:16
Emankortasuna galdu duen lurra birsortzeko naturak berak emandako baliabideak zela kudeatu azalduko du Ana Digonek gaur arratsaldeko 18.30ean Zinean.
 
 
 
 
 
 
Nekazaritza birsortzaileak, lurrak emankortasuna berreskuratzeko antzinako ezagupenetan eta zientzia modernoenean oinarritutako erremintak eskaintzen ditu, makinarik ia erabili gabe eta produktu kimikoak ekidinez.
 
Ana Digon gasteiztarra da eta Darren Doherty, nekazaritza birsortzaileko adituarekin hara eta hona ibili da, bere konferentzietan laguntzen. Doherty, RegenAG elkarteko kidea da (nekazari familien elkarte australiarra da, baserria eta lurra birsortzeko baliabideak eta informazioa eskaintzen du). 
 
Hitzaldia 18.30ean izango da Zinean, gaztelaniaz.
   
 

Darren Doherty en Son Barrina from Producciones el Caravasar on Vimeo.