Mosaiko erraldoira joateko autobusa

plaentxia_com 2012ko eka. 12a, 13:56
"Aire garbiak bira nazan" ekimena antolatu du Gipuzkoa Zero Zabor taldeak ekainaren 17rako. Herritik bi autobus bete nahi dira mosaikoan parte hartzeko. 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Zero Zabor taldeak bi autobus bete ditu domekan Donostian egingo den mosaiko erraldoian parte hartzeko.
 
"Aire garbiak bira nazan " lema izango du mosaikoak. Ekimenarekin Gipuzkoa Zero Zabor taldeak errauskailu bidezko zabor trataera salatu eta birziklapenaren aldeko urrats sendoak eman daitezen eskatu nahi ditu.
 
Izen ematea:
Herritik bi autobus aterako dira Saguesera. Ekimenarekin bat egin nahi duenak 605 706 086 zenbakira deitu behar du.
 
Goizeko 09.00etan Estaziñotik irten eta 13.30ean izango da itzulera ordua. Nork bere hamaiketakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek.
 
Informazio gehiago: http://www.gipuzkoazz.com/