Ezoziko taldea nagusi herri kiroletan

plaentxia_com 2012ko eka. 11a, 13:55
Zapatu eta domeka, jai giro paregabea izan da Ezozin asteburuan. Erromeriak hartu zuen plaza zapatuan; herri kirolek berriz aurrez-aurre ipini zituen San Andres eta Ezozi auzoak. Sartu albistera argazkiak ikusteko 
 
 
 
 
 
Jai giro bikaina izan da asteburuan Ezozin. Zapatuko erromerian dantzariz beteta izan zen plaza egun guztian zehar eta atzo jende mordoxka urreratu zen Ezozi eta San Andresen arteko herri kirol desafioa ikustera.
 
Azkenean Ezoziko taldea gailendu zen San Andresko taldeari lau eta biko (4-2) emaitzaz irabazita:
 
Kaxkara batzen: San Andres
Zaku karreran: Ezozi
Txingetan: Ezozi
Ingudean: San Andres
Trontzan: Ezozi
Sokatiran: Ezozi

Ezoziko Taldea: Amaia (Arritxa), Hiart (Arritxa), Lorea (Muneta), Sandra (Arritxa), Aitziber (Aldaso), Aritz (Muneta), Ekhiotz (Muneta), Ibai (Arritxa), Argoitz (Arritxa) eta Arnaitz (Arritxa).
{mosimage}
San Andresko taldea: Arianne (Argate), Veronica (Iriartegain), Goretti (Argate), Ander (Izarre), Aitor (Iriartegain), Oier (Barrenetxe), Borja (Iriartegain) eta Iñigo (Argate).
 
 
Bueltako saioa uztailaren 7an
Bueltako saioa San Andresko jaietan jokatuko dute, uztailaren 7an hain zuzen.
 
Hona atzoko zenbait momentu argazkitan jasoak: 
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}