Preferenteak ez du promozioa jokatuko

plaentxia_com 2012ko mai. 14a, 15:19
Getariakoren aurkako neurketa hutsna amaitu zen, 0-0, punturik banatu barik.
Beste taldeen emaitzak ere ez dira nahi bezala joan. Orain oporretarako tartea hartuko
dute eta ekainaren 2an futbol elkarteko afaria egingo dute. Irakurri gehiago
  
Getariakoren aurkako neurketa hutsna amaitu zen, 0-0, punturik banatu barik. Promozioa jokatzeko aukerak desagertzen hasita, beste taldeen emaitzak ere ez dira nahi bezala joan.
 
(Zumaiakok Ordiziari 2-3 irabazi zion, Anaitasuna B-k ere Idiazabal garaitu zuen 3-1.)
 
Ondorioz sailkapenean 5. amaitu dute, baina dena ez da azken emaitza, denboraldi txukuna jokatu baitu Preferenteak. 
 
1. LAGUN ONAK 56
2. ZUMAIAKO 51
3. ANAITASUNA 49
4.GETARIAKO 49
5. SORA 48
 
Orain oporretarako tartea hartuko dute eta ekainaren 2an futbol elkarteko afaria egingo dute urte guztiko ahalegina ospatzeko. 
 
Erregionalak oraindik ez du denboraldia amaitu. Joan den asteburuan Ontzerri taldeko lehenaren aurka jokatu du Ezozin. Andoaingoek 1-3 garaitu dute Erregionala. Datorren astean azken neurketa jokatuko dute Beti Ona "B"ren aurka.
 
Jubenilak 3-1 irabazi die Idiazabali. 22 punturekin 6.a da. Datorren jardunaldian Urolaren aurka jokatuko dute. 
 
Bestetik, Kadeteak partidu ederra jokatu dute Bergararen zelaian, baina  6-5 garaipenik barik itzuli ziren. Bi partidu geratzen zaizkie denboraldia amaitzeko.