Azken aukera borrokatuko du Preferenteak

plaentxia_com 2012ko mai. 11a, 14:22
Bihar Getariari irabaztea dute jomuga, eta Zestoak eta Ordiziak ere halaxe beharko dute Sorak promozioa jokatzeko. Bestetik, San Andresen Hiru Txirlo bolo lehiaketa egingo dute bihar 17.00etan.
Liga txukuna jokatu arren, egoera belztu egin zaio Sorako Preferenteari azken jardunaldietan. Eibartarraken aurka 1-2 galdu zuten azkena eta beraz, zorte ona baino zer edo zer gehiagobeharko dute sailkapeneko 2. postua lortzeko. 
 
Izan ere, horixe da orain euren jomuga, promozioa jokatzea. Horretarako euren fabore behar dituzte beste taldeen emaitzak ere: Zestoak Antzuola garaitu behar du eta Ordiziak Zumaiako.
 
Sorakoek berriz, Getariaren aurka jokatuko dute Orioko zelaian, arratsaldeko 17.30ean. Zuzendaritzak bertara animoak ematera joateko deia egin die soraluzetarrei. 
 
Erregionalak Ontzerriren aurka jokatuko du. Jubenilak Idiazabal hartuko du Ezoziko zelaian.
 
Bolarien lehia San Andresen
Dena, zorionez, ez da futbola. Bihar San Andresen Hiru Txirlo bolarien 7. jaurtialdia egingo dute 80 bolari inguruk. Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar, Deba, Elgeta eta Soraluzeko bolariak elkartuko dira bertan eta arratsaldeko 17.00etan hasiko da lehia.
 
Mendi taldeak domekan itzulia egingo du
Udaberriaren etorrerarekin batera, mendi taldeak irteerei berrekin dio. Domeka honetan Ermua-Eguarbitza-Elgeta mendi itzulia egingo dute. Txangoa goizeko 9.00etan abiatuko da Estaziñotik.