David Rasconek 45. amaitu du Martin Fiz maratoi erdia

plaentxia_com 2012ko mai. 10a, 14:50
Gasteizko frogan hartu du parte oraingoan plaentxiarrak, 01.24.13 segundutan egin zituen 21 kilometroak, lehenengotik 12 minutura helmugaratu zen. 
 
 
 
 

Soraluzetarrak Gasteizeko Nazioarteko Martin Fiz maratoian hartu du parte eta 45. sailkatu da maratoi erdiko kategorian. Ibilbidea Ama Zuriaren plazan hasi eta amaitu zen, korrikalariek Gasteiz osoa zeharkatu zuten bere bidean.   

Rasconek lasterketa askotan hartu izan du parte, maratoi erdietan, batez ere. Aurten Errioxako Media Maraton del Caminon izan da eta herri lasterketei dagokionez Antxintxikan eta San Silbestren egin zuen korrika.