Harrera bikaina Soraluce-ren liburu aurkezpenak

plaentxia_com 2012ko api. 25a, 12:38
Zineko eserlekuak bete egin ziren atzoko liburu aurkezpenean. Bazkide ohiak eta egungoak elkartu zituen ekitaldiak, Rafael Idigoras (egungo gerentea), Enrique Larrañaga (Soraluzeko abade ohia) eta Victor Iriondo (bazkide sortzailea eta zuzendari ohia) izan zituen mintzalagun.
 
 
 
Soraluce kooperatibaren 50 urteko historia jasotzen duen liburu aurkezpenak harrera bikaina izan zuen.
 
Bertan izan ziren bazkide sortzaileak, egungo bazkideak eta hainbat herritar. Hitzaldia Rafael Idigoras enpresako gerente-zuzendariak gidatu zuen. Alboan Don Enrique Larrañaga herriko apaiza izandakoa eta Soraluceren sorreran parte haundia izan zuena; eta bestetik, Victor Iriondo bazkide sortzailea eta kooperatibako presidente ohia.
 
Enrique Larrañagak kooperatiba bat sortzeko ideia zela sortu zen azaldu zuen. Horretan pisu haundia Jose Luis Arizmendiarrtea abadeak izan zuen, berak gomendatu zion Larrañagari herriko gazte talde bat batu eta orduko eredu kapitalista enpresarialari aurre egingo zion zerbait osatzeko.  
 
Orduan enpresetan errepresioa itzela zela gogoratu zuten, baldintza eskasetan lan egin behar izaten zutela. Beraz, harrera oso ona jaso zuen gazteen artean eta ezkutuan elkartzen hasi ziren. Hirugarren batzarra izan zen erabakigarria, Juventud Gonzagan egin zena, egungo Gaztetxean: 52 bazkidek Soraluce Coop. sortu zuten eguna. 
 
{mosimage}
 
Victor Larrañaga bazkide sortzaile eta zuzendari ohia hasierako urteetaz aritu zen: "Oso zailak izan ziran lelengo urtiak, sakrifizio laborala eta ekonomikua haundixa izan zan. Gainera ez zeguan danendako biharrik". Hala ere, produktu berrien erosketak besteak beste, atzerrira mugitzera ere eraman zituen, "hizkuntzarik be jakin barik".
 
Ordu eta pasa berbetan egin ostean, piskolabisa izan zuten.
 
{mosimage}
 
Liburua Soralucen eskuratu daiteke, 15 eurotan
Javier Barajas arduratu da liburua erredaktatzeaz eta horretarako kooperatibako hainbat lagun elkarrizketatu ditu, kooperatibaren etapak eta beharginen iritziak jasoz. Denera 221 orrialde ditu 1962/2012 liburuak.
 
Hamarkadaz-hamarkada jazotakoa jasotzen du, Soraluce eratzen denetik, euren produktu propioa lortu eta nazioartera zabaltzen diren urteak ere jasotzen ditu. Kooperatibak elkartu zirenekoa, eta fresatzeko-mandrinatzeko makinen aroa zein etorkizuneko erronkak zein diren azaltzen du. 
 
Libura Soraluce-n erosi daiteke 15 eurotan. 

 
{mosimage}