Preferenteak Ohorezko mailan egon nahi du

plaentxia_com 2012ko api. 23a, 15:47
Hiru partiduren faltan, Sorako Preferenteak Ohorezko mailara jauzi egiteko aukera haundia du. Are gehiago, azken jardunaldiko emaitzaren ostean, Aretxabaleta "B"ri 1-2 irabazi eta gero. Erregionalak 4-6 irabazi dio Gazteaki. Jubenilak, Kadeteak eta Infantilak ez dute punturik eskuratu azken jardunaldian. 
 
  
Hiru puntuei esker, Erregional Preferenteko mutilak bigarrenak dira Zumaiakok beste punturekin, 47. Lehenengoak Lagun Onak dira, 51 punturekin. Datozen hiru partidutan fin jokatu beharko dute, ohorezko mailara iristeko. Hauek izango dituzte azken aurkariak:
 
Apirilak 24: Ilintxa - Sora Preferentea
Maiatzak 5: Sora Preferentea - Eibartarrak
Maiatzak 12: Getaria - Sora Preferentea 
 
Erregionalak ere ondo dihardu Kopa txapelketan. Eibarren jokatu dute Gazteaken kontra, eta 4-6 herritarrek irabazi zuten. Hauek ere hiru neurketa dituzte aurretik, Aretxabaletaren zelaian bata, Ontzerriren aurka Ezozin hurrengoa eta azkena Beti Ona "B"ren aurka. 
Ontzerri da hain zuzen taldeko burua 30 punturekin. Iraulik 27 ditu eta hirugarrenak dira Sorako Erregionaleko mutilak. 
 
Jubenilak azkenak dira euren taldeko sailkapenean eta tamalez, zapatuan etxean jokatzeak ez zien lagundu, 0-3 Burumendik eraman zituen puntu guztiak. Denera, lau partidu baino ez dituzte rabazi, bat berdindu eta 9 galdu. Hondarribi "B"-ren zelaian izango dute hurrengo zita, zapatu honetan. 
 
Kadeteek Unben jokatu dute Eibartarraken aurka eta 8-0 beldurgarri batez garaituak izan dira. Hamasei punturekin bosgarrenak dira Kopako txapelketan eta bi partidu dituzte aurretik, ia denboraldiko azken partiduak zapore hobeaz amaitzen dituzten.
 
Soraluze BHIko Infantilak ez dira mugitu sailkapenean. Azken partiduan 1-2 galdu dute etxean. Askogatik galdu ez badute ere hiru punturekin jarraitzen dute. Hauek ere, bi partidu dituzte aurretik. Benetako lehia, Urki B eta Zumaiako Bren artean dago, biak baitaude 21 punturekin taldeko buruan.