Krisiak gizartean eragindakoez eta bizitza eredu berriez hitz egiteko mahaingurua

plaentxia_com 2012ko api. 20a, 15:27
Herritar talde batek "eredu liberal-kapitalistaren krisiak eragindako kalteez" hitz egiteko mahaingurua deitu du gaur iluntzeko 19.00etan, kontzejupean. Ahalik eta herritar gehien hurbiltzea nahi dute udaletxerpera, "egoera honen inguruan hitz egin, borrokatu eta bizitza eredu berriak" lantzeko.