Lehen sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk Eibarren

plaentxia_com 2012ko api. 18a, 13:40
Gipuzkoako DYAk Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du Eibarko egoitzan. Egunerokotasunean aurkitu ditzakegun egoerei zela erantzun irakatsiko da, teoria eta praktika uztartuko dituen ikastaroan.
 
 
 
 
 
Maiatzaren 5ean hasi eta hurrengo hiru zapatuetan Sorosle eta Lehen Sorosle ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk.
 
Egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei zela erantzun ikasi ahalko da: bihotz-birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak zela tratatu...
 
Teoria eta praktika uztartuko ditu ikastaroak, "modu eroso eta atseginean". Ikastaro amaierako froga gainditzen dutenek sorosle titulua eskuratu ahalko dute. Bestetik, EHUko ikasleek 2 kreditu eskuratu ahalko dituzte. 
 
Matrikula 100 eurokoa da, ikastarorako txostena barne. Interesa dutenak, 943 464622 telefonora dei dezakete. Ikasle kopuru mugatua izango du, kalitatea hobesteko. Klaseak Eibarko DYAren egoitzan izango dira, Pagaegi (Pagei) 5, bajuan. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
 
Ikastaroen ordutegia: maiatzaren 5a, 12, 19 eta 26an, goizez 9.00etatik 13.30era eta arratsaldez 15.30etik 19.30era.