Eskuz binakako finala ikusteko sarrerak erreserbatzeko aukera

plaentxia_com 2012ko api. 17a, 14:20
Xala-Laskurain eta Titin-Merinok jokatuko duten final haundirako sarrerak bihartik aurrera erreserbatu ahalko dira Edurtza Kafetegian, 30, 40 eta 60 eurotan. Zapatura bitartean Lagunartekoek bakarrik erosi ahalko dute.Lagunartekoen argazkia, joan den barixakuan Bilboko Bizkaian. 
 

 
Aurreikuspenen kontra, txapelketan partidu gehien irabazitako Olaizola II-Beroiz bikote indartsua kanporatzea lortu zuten joan den barixakuan Xala-Laskurainek. Markagaila irauli eta 22-18 amaitu zen lehia.
 
Hurrengo geltokia, final haundia izango da, Xala-Laskurain eta Titin -Merinok jokatuko dutena, apirilaren 29an, Bilboko Bizkaian. 
 
Sarrerak erreserbatzeko aukera
Sarrerak eskuratzeko aukera bihartik aurrera zabalduko da Edurtza Kafetegian eta 30, 40 eta 60 euroko sarrerak egongo dira aukeran. Zapatura bitartean, Laskurainen Lagunartekoek bakarrik erosi ahalko dute; domekatik aurrera herritar guztiei zabalduko zaie sarrerak erosteko aukera. 
 
Aipatu, sarrera erreserbatzearekin batera, finalerako autobusean eta osteko afarian izena eman ahalko dela. Sarrerak, barixakua, hilak 27 arratsaldean banatuko dituzte eta bertan ordainduko dira sarrera, autobus eta afarien ordainak.