Soraluce Kooperatibak 50. urteurreneko irudia aukeratu du

plaentxia_com 2012ko api. 16a, 17:43
Javier Muro iruindarraren “Reto al futuro” eskulturak irudikatuko du Soraluze Kooperatibaren 50. urteurrena.

 

 
 
 
 
 
Soraluze Kooperatibak 50. urteurreneko irudia aukeratzeko aurkeztu diren lanen erakusketa inaugurazioa egin zen aurreko barixakuan kooperatibako lehendakariaren eskutik.
 
{mosimage}
 
Muro iruindarraren “Reto al futuro” eskultura izango da Soraluze Kooperatibak erabiliko duen irudi berria. Murok “kooperatibak izan duen historia eta izango duen etorkizuna” uztartu nahi izan ditu eta irudi “modernoa” eman nahi izan dio berak sortutako lanari. Eskultura bera hiru metroko tamainan apirilaren 27an ipiniko dute Osintxuko egoitza nagusian.

  

Guztira bost parte hartzaile izan ditu eskultura lehiaketak, Alberto Ramirez soraluzetarrak “sustraitze” lana aurkeztu du esate baterako. Iñigo Arregi, Aitor Ruiz de Egino eta Arturo Andrade izan dira lehiaketara aurkeztutako gainontzeko eskultoreak. Lan danak hilaren 21era arte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa aretoan, astegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era.
 
Bestalde, kooperatibak izan duen garapena iruditzeko argazki zaharrez eta modernoez jantzi dute erakusketa aretoa.  
Hemen inaugurazio ekitaldian jasotako irudi batzuk:

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}