`Coworking´ bulegoa partekatzeko egitasmoa

plaentxia_com 2012ko api. 5a, 12:00
Debegesa garapen agentziak `coworking´ izeneko espazioak martxan ipiniko ditu Debabarreneko ekintzaileei, enpresa txikiei zein autonomo profesionalei bulegoa beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera eskainiko die, "kostuak murrizteaz gain, harreman profesional eta pertsonalak sustatzeko". Sartu albistera
 
 
Debegesak Debabarreneko enpresei, erakundeei edota partikularrei zerbitzu eta azpiegituren alokairua eskaintzen die, besteak beste, erabilera anitzeko aretoak eta gelak, bilera, ikastaro nahiz hitzaldietarako egoki atonduta, baita bideokonferentzia ekipamendua eta ikus-entzunezko ekipamendua (kañoia, plasma pantaila…) ere.
 
Gela eta ekipamenduaren alokairua %50 merkeago  
Honela, gela eta ekipamendu hauen alokairua %50 merkeago eskainiko zaie sortu berri diren enpresei, 5 urte baino gutxiago dutenei.
 
Informazio gehiagorako interesatuak Debegesako Enpresa eta Berrikuntza Sailarekin jar daitezke harremanetan (Vanesa Hortas), 943 82 01 10 telefonoan, ekintzaile@debegesa.com helbidean edo http://facebook.com/debabarrenaekinean.