Herri-bilgunea osatzeko bilera egingo da gaur, "Egin dezagun bidea" ekimenari jarraipena emateko

plaentxia_com 2012ko urt. 13a, 11:00
“Egin dezagun bidea” ekimenaren arrakasta eta manifestazioak jasotako erantzuna ikusita, mugimendu berria sortzeko lanean dihardute ekimeneko ordezkariak.
Maila nazionalean eta herri mailan egingo da lan, herri bilguneak antolatuko dira eta herritar multzo anitza batu nahi da. Gaur arratsaldeko 18.30ean izango da Soraluzeko Bilgunea osatzeko bilera Zinean.