Infantilen lehen garaipena iritsi da

plaentxia_com 2012ko urt. 9a, 15:31
Yerimarren hiru gol eta Eliaren laugarrenari esker, 4-3 irabazi diote neskek Aloñamendiri eta hiru puntuak etxean geratu dira. Berraondo entrenatzailea pozik dago garaipena "azkenean" iritsi dela-eta. Otsailean kopa jokatzen hasiko dira. Ikusi emaitzak:
 
"B" Erregionalak Asoleusen donostiako zelaian 3-5 aise irabazi zuten neurketa. Datorren asteburuan, Irauli hartuko dute Ezozin. Hiru punturekin lehenak dira Kopako sailkapenean. 
 
Jubenilak ere Igoera Fasea jokatzen ari dira. Punturik gabe daude, oraindik. Azken norgehiagokan 2-1 galdu zuten Martuteneren aurka. Datorren astean Vasconia jasoko dute etxean. 
 
Erregionalak Getariako Ketaren aurka galdu zuen, 0-1. Sailkapeneko lehen postua Lagun Onak azpeitarrak lapurtu dio. Atzetik 26 punturekin Antzuola eta Sora daude. 
 
Emakumezko Infantilen lehen garaipena
Aurten osatu berri den Sorako Emakumezko Infantilen taldeak lehen  garaipena eskuratu du joan den jardunaldian. Ezozin jokatu zuten, Aloñamendiren aurka eta 4-3, hiru puntuak etxean gera zitezen lortu zuten. Alana Berraondo entrenatzaileak esan du, taldekideak oso pozik daudela lortutako emaitzarekin, eta "azkenean" heldu dela garaipena. 
 
Hilabete barru, otsaila aldean Kopa jokatzen hasiko dira. Baita Kadeteak ere. Zorte on!