Soraluzetarra da Deba ibaian domekan hilik agertu zena

plaentxia_com 2011ko aza. 16a, 11:02
Ignacio V.G. da Deba ibaian hilik agertu zena. Hala jakinarazi da atzo bere senideak Donostian gorpua identifikatu eta gero. Gizonak 53 urte zituen, Deba ibaian agertu zen domekan, Mendaro parean, hilik. Oraindik jakiteke dago zer izan zen pasatu zitzaiona. Auto konponketa tailerra izan zuen urteetan herrian.