Alberto Ramirez: "Pozik nago aretoak erantzun ona izan duelako zabalik egon den bitartean"

plaentxia_com 2011ko ira. 30a, 12:14
Oreka Art galeriak ateak itxiko ditu, arazo ekonomikoei aurre ezin eginda. Sara Beiztegi beasaindarraren erakusketa izango da azkena.
 
 
 
 
 
 
 
 
Hori jakinarazi du Alberto Ramirez, galeriaren kudeatzaileak. Aurretik ere, larri zebilen Orekaren gastuei aurre egiteko, ekainean egin genion elkarrizketak aitortu zuen, galeria "odol-hustu bat" suposatzen ari zela berarentzako. Azkenean, ezin izango dio denbora gehiagoz aretoari eutsi:
  {mosimage}
"Tristura haundia eman dit, baina pozik ere banago, erantzun oso ona izan duelako zabalik egon den bitartean eta artista on mordoa pasatu dira hemendik". 
 
Hogeitik gora erakusketa bi urteko epean
2009an zabaldu zen Oreka Art, Alberto Ramirezek, arteari dion afizioari erantzun nahi izan zion galeria montatuz. Bere agendari su eman dio bi urte hauetan, hogeitik gora artistaren lana ekarri baitu Soraluzera. Artista gazte eta beteranoak, hemengoak eta atzerrikoak. Den-denak, oso esker oneko azaldu izan dira Ramirezekin eta galeria kudeatzeko moduarekin.
 
Hona izen batzuk, Usoa Zumeta, Juan Ayesta, Barbara Satmmel, Diego Moyua, Udane Juaristi, J.J. Altuna, J.R. Elorza, Rikardo Azkargorta, Luis Laskurain...
 
 
Sara Beiztegi: "Oreka Art opari haundia izan da Soraluzerentzat"
Aretoa erabat itxi aurretik ordea, azken erakusketa bat ekarriko du. Sara Beiztegi beasaindarraren margolanez osatutako erakusketa izango da, 25 pieza inguru ekarriko ditu, tamaina txiki eta haundikoak:
 
"Teknika mistoa erabili dut denetan, "pan de plata" eta "pan de oro" deritzonaren gainean margotuz. Motibatzen nauena kolorea da, horregatik gardentasunarekin jokatzen dut, eta argiak zeharka ditzakeen margoak eta koloreak erabiltzen ditut".
 
{mosimage} {mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Denera, 25 bat pieza ekarriko ditu, tamaina txiki eta haundikoak eta kolore askotakoak. Aipatu, Beiztegiren erakusketak arrakasta izan dutela. Donostiako Benegas Klinikak batetik eta Madrilgo Carlos III unibertsitateak bestetik, bakoitzak erakusketa oso bat erosi berri die. 
 
Alberto Ramirezi bere esker ona adierazi nahi dio Sara Beiztegik: "Pena da neure erakusketak galeria behin betiko ixtea. Tankera honetako ekimenak dira mimatu beharrekoak eta lastima da horren leku interesgarria galtzea.
 
Lan haundia egin du Albertok hainbat estiloko artista on asko bere galeriara eramateko. Ez du interes ekonomikorik izan sekula, eta opari haundia izan da Soraluzerentzat eta artistok osatzen dugun ingurunearentzat ere".