107 lagunek egin dute Marraskilo Tour

plaentxia_com 2011ko ira. 27a, 14:00
Eguraldi onagatik agian, parte hartzaileen zenbakik gora egin du aurtengo tourraren bosgarren edizioan. Ikusi argazkiak gure Mediatekan!
 
 
 
 
 
 
 
Goizeko 6.00ak puntu-puntuan zirenean hasi zen Marraskilo Tourren bosgarren edizioa. Nork bere erritmora ekin zion 35 kilometeroko ibilbideari. Hainbatek antxitxiketan hasi zuen mendi itzulia eta antolatzaileek lehen aldiz konpetizio itxura hartu zioten kirol froga honi. Helmugan lehenengoak 35 kilometroak 4 ordu eta 08 minutuan egin zituen.
 
Aurretik zihoazenetako batzuk, galdu egin omen ziren. Irure baserri aldean, bideko markak aldatuta omen zeuden eta batzuk Soraluzera jaitsi ordez Bergarara egin zuten. Baina topatu zuten berriro bide zuzena! 
  
Partehartzaile kopuruak gora egin du aurten, 107 izan dira guztira, iaz baino 22 lagun gehiagok eman dute izena. Izan ere, iazko eguraldi eskasaren ondotik, aurten mendian ibiltzeko giro paregabea egin du, ez hotz, ez bero eta euririk ere ez. Mendizaleek jan-edanaz betetako lau postu izan zituzten bidean indarrak berritzeko, lehena Krabelinaitzera bidean, Txurrukenen, Karakaten eta Atsedentxaboletan. 
 
Mendi itzulia amaituta, 70 lagun inguruk bazkari ederra egin zuten frontoian.
 
Ondorengo argazkiak Argarate baserritik aterata daude eta Mediatekan daude guztiak. Zorionak itzulia amaitu zuten guztiei!
 
{mosimage}{mosimage}{mosimage}{mosimage}{mosimage}{mosimage}{mosimage}