Garaipenik gabeko futbol asteburua

plaentxia_com 2011ko ira. 26a, 15:23
Azken jardunaldian Sorako taldeek ez dute partidu bakar bat irabazi. Erregional Preferenteak Zestoaren aurka bana berdindu zuen (1-1). Sailkapenean hirugarren dago, Getaria eta Lagun Onak taldeekin 7 puntura berdinduta. Kadeteek (irudian) punturik erdietsi gabe jarraitzen dute. (+gehiago)
Gainontzeko taldeek galdu egin dute etabigarren jardunaldiaren ostean punturik gabe jarraitzen dute. Erregionalek 1-2 galdu zuten Ezozin Aretxabaleta "C"-ren aurka. Jubenilek Aretxabaletaren 6 gol jaso zituzten, 6-1 bukatu zen partidua. Hori gutxi balitz, gol gehiago Kadeteek jaso dituzte, 1-8 galdu zuten etxean arrasatearren aurka. 
 
Datorren jardunaldian, Erregional Preferenteak Intxaurre jasoko du etxean. Erregionalek Gazteak-en zelaiak jokatuko dute, Jubenilek Urki hartuko dute eta Kadeteak Aretxabaletan lehiatuko dira.