Soraluzeko bakarlariek kontzertua eskainiko dute Eibarko gaztetxearen irekiera ekitaldian

plaentxia_com 2011ko ira. 2a, 12:00
Gaur arratsaldean Eibarko gaztetxe berriak bere irekiera ekitaldia ospatuko du. 18.30etik aurrera, triki poteoa egingo dute gaztetxetik abiatuz (Iparragirre kaletik). Gero talde argazkia aterako dute eta merendola egongo da festara hurbiltzen diren guztientzat.
 
Gauerako berriz, Peskailla eta Uekillo bakarlarien kontzertua antolatu dute. 21.30ean hasiko da emanaldia.