Roke Akizu Aldundiko Kanpo Harreman eta Turismo zuzendari izendatu dute

plaentxia_com 2011ko ira. 1a, 14:24
2015era bitartean beteko du kargua Soraluzeko Udaleko zinegotzi eta alkaterodea denak. argazkia: bildusoraluze.com
 
 
 
 
 
 
 
 
Roke Akizu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harreman eta Turismo zuzendari izango da 2011-2015 legealdian.
 
Akizuk gune honi azaldu dionez, Kanpo Harremanen sailean hainbat eginbehar izango ditu: "Euskal Herriko iparraldearekin mugagaindiko kooperazio lana egitea, edota herrien arteko senidetza harremanak ordenatu eta arautzea dagokit, besteak beste. Legealdi guztirako ardura izango da".  
 
Soraluzeko Udaleko Bilduko zinegotzia eta alkaterodea da Akizu, eta "Lurralde antolaketa eta landa garapen" batzordeko kide izateaz gain "Hirigintza, lan eta zerbitzuak" batzordeko
burua da.