San Martzial BTT itzuliaren bigarren edizioa domeka honetan jokatuko da

plaentxia_com 2011ko ira. 1a, 13:04
Bizikleta frogak 21,4 kilometroko luzera du eta 1000 metroko desnibel positiboa. Izen ematea egunean bertan izango da, dohainik. 
 
 
 
 
 
 
Domeka honetan San Martzial jaiak ospatuko dira izen bereko auzoan eta aurten bigarren BTT itzulia antolatu dute bertako auzokideek. Goizeko 10.00etan abiatuko da itzulia Sagarerreka auzotik eta San Martzialgo plazan amaituko da. Partehartzaileek 21,4 km egin beharko dituzte bizikleta gainean eta ibilbideak 1000 metroko desnibel positiboa izango du. 
 
Bizikleta proban parte hartu nahi dutenek Sagarrerrekan egon beharko dute goizeko 10.00etan eta momentuan emango dute izena. Izen ematea doan izango da.
 
Antolatzaileek gogoratu dute proba hau itzuli bat dela, ez lasterketa bat. Partehartzaileak 16 urtetik gorakoak behar dute izan eta kaskoa jantzi behar dute derrigorrez. Bestalde, parte hartzaile guztiek indarrak hartzeko postuak izango dituzte jan-edanekin. 
 
{mosimage}