"Ni baino hobeto dagoena, txarri galanta!" V. Udako argazki lehiaketa zabalik dago!

plaentxia_com 2011ko uzt. 15a, 12:00
"Ni baino hobeto dagoena, txarri galanta!" lemapean zabalik dago Pil-Pilean Euskara Elkarteak udaro antolatzen duen argazki lehiaketa. Zure oporretako argazki polit bat bidaltzearekin nahikoa izango duzu. Argazki irabazleak landetxe batean asteburu pasa egin ahal izango du. Beraz, animatu eta hartu parte argazki lehiaketan! Oinarriak hemen.
 
 
 
"Ni baino hobeto dagoena, txarri galanta!" V. Udako Argazki Lehiaketa
  • Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. 
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
-Egilearen izen-abizenak.
-Harremanetarako telefonoa.
-Argazkia non ateratakoa den.
-Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
  • Argazkiak jasotzeko epea: irailaren 30a.
  • Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (paperean ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin).
  • Egoitzara ekartzekotan, kartazal batean sartuta (egilearen izen-abizenekin), CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPG formatuan.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
  • Epaimahaia Kontrargi argazki kolektiboko kideek osatuko dute.
  • Argazki guztiak Plaentxia.com webgunean eskegiko dira.
SARIA:
Irabazlearentzako, landetxe batean asteburu-pasa. Bigarren sarituarentzako Txurrukan bazkaria.