Urteurrena ospatzeko jaietako argazki lehiaketa antolatu du Kontrargik

plaentxia_com 2011ko uzt. 13a, 17:19
Urrian 25 urte beteko ditu argazki kolektiboak eta aurtengo jaietako txupina eurek botako dute. 
 
 
 
 
 
Kontrargi Argazki Kolektiboak mende laurdena beteko du aurten eta jaien hasierako txupina eurek botatzea erabaki du jai batzordeak.  25. urteurrena ospatzeko argazki lehiaketa antolatu dute Santiago-Santa Ana jaixak gaitzat hartuta. Lehiaketan 17 urtetik beherakoek hartu ahalko dute parte eta bakoitzak gehienez lau argazki aurkeztuko ditu, JPG formatuan eta manipulatu barik.
 
Lehen hiru argazki onenek argazki materiala erosteko balea jasoko dute eta urrira begira, aurkeztutako erretratu guztiekin erakusketa bat egingo dute kiroldegiko erakusketa aretoan, urriaren 18tik 31ra.
 

 
Hona lehiaketaren oinarriak: 
 
OINARRIAK
 
  • Lehiakide bakoitzak 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Lehiaketara aurkeztuko diren argazkien formatua digitala (JPG) izango da, eta ez da manipulatutako argazkirik onartuko.
 
  • Lehiaketan 17 urtera arteko edozein soraluzetarrek hartu ahal izango du parte.
 
  • Argazkien gaia 2011ko Santa Ana jaiak izango da, jaietako edozein ekitaldiri edo ekintzari buruzko argazkiak aurkeztu behar dira.
 
  • Argazkiak irailaren 3rako bidali behar dira kontrargi@hotmail.es posta helbidera, egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa adieraziz.
 
  • Lehiakideen artean 3 sari emango dira :
 1.- Saria:  Argazki-materiala erosteko balea.
 2.-Saria:  Argazki-materiala erosteko balea.
 3.-Saria:  Argazki-materiala erosteko balea.
 
Lehiaketa honetara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat antolatuko da Udal kiroldegiko erakusketa aretoan urriaren 18tik 31ra arte.