Jaietako kartel lehiaketako irabazleak sarituko dituzte arratsaldean

plaentxia_com 2011ko uzt. 8a, 13:25
Jaietako kartel lehiaketako sari banaketa egingo dute arratsaldeko 19tan kiroldegiko erakusketa aretoan. Gero, lehiaketan aurkeztutako lan guztiak bertan ipiniko dituzte ikusgai uztailaren 15a arte. Astegunetan 19:00-20:30era izango da erakusketa bisitatzeko ordutegia.
 
 
 
 
 
 
Jose Manuel Esnal elgoibartarrak bigarrenez jarraian irabazi du Santiago-Santa Ana jaietako kartel lehiaketa. "Kalejira" izeneko kartela aurkeztu zuen Esnalek eta Jai Batzordeak horixe aukeratu du aurtengo Santiago-Santa Ana jaietarako.
 
Image
 
 
Elgoibartarrak 300 euroko saria jasoko du gaur. Jaietako egitarauko azalaren irudia izango da "Kalejira" lana.
 
 
 
 
 
Ume eta gazteen kategorian honakoak izan dira sarituak:
LH 1: OIER ESNAOLA
LH 2: JUNE EGUREN
LH 3: SERGIO MONTES
LH 4: GARAZI JAUNTSARATS
LH 5: BILI YANGUAS eta MANEX DOMINGUEZ
LH 6: MARKEL FERNANDEZ
DBH: ANDONI GONZALEZ