Ipuin lehiaketako irabazleak saritu dituzte

plaentxia_com 2011ko uzt. 5a, 14:35
Garazi Jauntsarats, Koldo Etxaniz eta Ion Ordax-ek eraman dute lehen saria, A, B eta D mailetan hurrenez-hurren. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen duen ipuin lehiaketaren XXVI. edizioko sariak joan den ekainaren 23an banatu ziren. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleek hartzen dute parte, adinaren araberako kategoriatan banatuta.
 
Idazlan sarituak ondorengoak dira:
 
 
“A” MAILA: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. kurtsoak.
1.-Garazi Jauntsarats, “Umea eta zuhaitza”
2.-Mayi Garmendia, “Eneko lagungabea”
3.-Marina Gabilondo, “Ume boteretsuak”
 
“B” MAILA: Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. kurtsoak.
1.-Koldo Etxaniz “Nire amona piroteknikoa da”
2.-Abigail Monserrate “Cristianen bihurrikeriak”
3.-Estela Moreno  “Andresen eta Manuelen familiaren zortea”
 
“D” MAILA: D.B.H.ko 1 eta 2. kurtsoak.            
1.-   Ion Ordax,  “Aitonaren ipuinak”
2.-   Ane Gabilondo,  “Eiderren sugandilak”
3.-   Victoria Romero,  “Maitasun izoztua”