Laskurainek Arnedon irabazi eta Landetan galdu

plaentxia_com 2011ko urr. 3a, 14:19
Pilotari plaentxiarrak bi partidu izan ditu asteburuan. Barixakuan Arnedon jokatu zuen Titin III.arekin bikote. Alde haundiaz irabazi zioten Irujo eta Zabaletari, 22-10 amaitu zen partidua. 
 
Zapatuan ostera, Frantziako Landetan dagoen Saint Lon Les Mains-en jokatu zuen. Han, soraluzetarra izan zen 22-10 galdu zuena. Sebastien Gonzalezekin osatu zuen bikoteak ezin izan zion Xala eta Barriolari aurrea hartu. (+futbol jardunaldia)
 
Futbola
Erregional Preferentea fin dabil denboraldi honetan. Azken jardunaldian Intxaurreri 1-0 irabazi dio eta sailkapenaren buruan dago, 10 puntu batuta. Atzetik dituzte Anaitasuna "B" (9 puntu) eta Mutriku (8 puntu). 
 
"B" Erregionalek 2-0 galdu zuten Gazteaken aurkako partidua. Kadeteek ere 4-0 galdu zuten Aretxabaleta "B"-ren zelaian eta Jubenilek berriz, Urkiren aurka 1-2 galdu zuten Ezozin. 
 
Hiru taldeak sailkapeneko taula estreinatu gabe daude oraindik, punturik erdietsi ezinik. Hurrengoan izan bedi!
 
Datozen partiduak: 
Lagun Onak - Erregional Preferenteak
"B" Erregionala - Ikasberri
Kadeteak - Bergara "B"
Eibartarrak - Jubenilak