UEUk udaberriko zortzi ikastaro antolatu ditu Eibarren

plaentxia_com 2011ko ots. 24a, 12:14
Martxoan hasiko dira ikastaroak Markeskoa Jauregian. Argazkia UEU.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
UEU-k aurkeztu ditu udaberrian eskainiko dituen ikastaroak. Zortzi ikastaro Eibarren izango dira, Markeskoa jauregian. Soraluzeko Udalak jakinarazi du matrikularen erdia ordainduko diela Soraluzen erroldatutakoei. 
 
Hauek dira ikastaroak eta bertan izen emateko azken eguna:
 
  • Argazkigintza dokumentala: Informatika, Hezkuntza
  • Portaera arazoak kudeatzeko teknikak. Psikologia, Osasuna. Martxoak 12.
  • Interneteko baliabideak erabiltzen ikasi: informazioa kudeatu. Hezkuntza, Informatika. Martxoak 18.
  • Estres psikofisikoa. Psikologia, Osasuna. Martxoak 19.
  • Haurtzaroa, oinarri sendoekin: Hezkuntza, Pedagogia, Psikologia. Martxoak 29.
  • Coaching pertsonala: Programazio neurolinguistikoen baliabideaz. Komunikazioa, Psikologia. Apirilak 2.
  • Basoaren sekretuak ikertuz: Basogintza, Bilogia eta Natur Zientziak. Apirilak 2.
  • Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera. Hezkuntza, Informatika. Maiatzak 3.
 
Ikastaro informazio zehaztuagoa hemen aurkituko duzue: http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroak