Azken orduko arazo teknikoek peatonalizazioa atzeratu dute

plaentxia_com 2011ko ots. 18a, 13:33
Piboteekin izandako azken orduko arazoek erdialdeko peatonalizazioa atzeratzea eragin du.
 
 
 
 
 
 
 
Azken orduko arazo teknikoek egun batzuk atzeratuko dute oinezkoei lehentasuna emangodion peatonalizazio plana. Horixe adierazi du Jose Luis Arizaga alkateak. Antza denez, piboteek eman dute arazoa. Azkenekoz aste honetan frogatu dituztela kontatu du Arizagak eta ondo zebiltzala. Gaur berriro frogatzeari ekin diotenean, pibote batzuk ez omen zuten erantzuten eta egokiena, erdialdearen peatonalizazioa atzeratzea dela pentsatu dute.
 

Bien bitartean aldaketarik ez
Otsailaren 18an ezarri zuen Udalak herriaren erdialdea peatonalizatzeko data. Hori zen asmoa, eta nahiz eta gaur arte mantentzen zen, oraindik egun batzuk itxaron beharko ditugu aipatu arazoak konpontzeko. Beraz, asteburuan, orain arte bezala, eguerdian itxiko da erdialdea astelehen goizeko 7.00ak arte. Astelehenean ere, printzipioz lehengo ordutegia mantenduko da.