Gaurtik aurrera oinezkoek izango dute lehentasuna herrian

plaentxia_com 2011ko ots. 18a, 13:07
Aurrerantzean erdialdera sartu nahi duten ibilgailuek ordutegi zehatz baten barruan egin beharko dute.
 
 
 
 
Gaur eguerdiko 13.00etik aurrera ezarrita geratuko da peatonalizazioa herrian. Aurrerantzean, astegunetan, 13:00etik aurrera erdialdea oinezkoentzat izango da. Asteburuan, zapatuko 13.00etik astelehen goizeko 07.00ak bitartean, erdialdea oinezkoentzako izango da.

Ikusteko dago trafikoaren norabide aldaketekin gertatu zen bezala, herritarrek zein kanpotik datozenek, zela erantzuten dioten araudi berriari. Astegunetan, ondorengo puntuetan itxiko dituzte kaleak, Santa Ana kaleko ´Ufala´ taberna parean, Gabolats kale hasieran, Etxaburueta kaleko ´Pub´ aurreran eta ´Belarrak´ denda parean. 
 
Asteburuan Zubi Nagusia 13.00ean itxiko da
Zubi Nagusian aparkatu ahalko da, baina asteburuan, eguerdiko 14.00etan izan ordez, 13.00ean itxiko zaie Zubi Nagusia ibilgailuei eta ezingo da bertan aparkatu.