Sorako Erregionalek 7-0 garaitu dute Asoleus

plaentxia_com 2011ko ots. 14a, 12:57
Jubenilek ere Urola "B"ren aurka 3 puntuak eskuratu zituzten. (+gehiago)
 
Aurreko asteburuan Igoera Faseko lidergoa galdu zuten Erregionalek Gure Txokoaren aurka berdindu ostean. Bada, honetan, irabaztea nahiko ez eta 7-0 alde nabarmenez garaitu dute Asoleus. Ez dute lidergoa berreskuratu baina "A" Erregionalak sailkapenean 3. kokatu dira 13 punturekin. Hurrengo jardunaldia Anaitasuna "B"ren aurka izango dute. 
 
Pos.   Taldea  Puntuak 






1   USURBIL F.T. 15                
2   ANAITASUNA F.T. "B" 14                
3   SORALUZE C.F. 13                
4   BERGARA K.E. "B" 13                
5   BEASAIN S.D. 12                
6   OSTADAR F.T. "B" 9                
7   MARTUTENE K.E. "B" 5                
8   LANDETXA C.D. 3                
9   GURE TXOKOA K.K.E. 2                
10   ASOLEUS 0                
 
 
Kopari dagokionez berriz, "B" Erregionalek 4-1 galdu zuten Urkiren aurka. Sailkapeneko 7. postuan daude, 5 punturekin. Ikasberri azpeitiarrak izango dira beren aurkari aste hontan. 
 
Kadeteek atseden hartu zuten joan den asteburuan eta honetan, hiru puntuak bilatuko dituzte Unben, Eibartarrak "B" arerio. Kadeteek ez dute oraindik sailkapeneko taulan ezer idazterik lortu, 0 puntu dituzte. 
 
Jubenilek bestalde ederki egin dute asteburua. Urola "B" hartu zuten Ezozin eta 3-0 garaitu zituzten. Leku onean kokatzen ditu emaitza honek, sailkapenean 3. hain zuzen, 9 punturekin. Hurrengo lehia Arizmendi "B"-ren zelaian izanen da.