J.J. Altuna bergararra izango da Oreka Arteko hurrengo artista

plaentxia_com 2011ko ots. 15a, 14:59
Barixakuan izango da bere erakusketaren inaugurazio ekitaldia, Oreka Art galerian, arratsaldeko 19.00etan. Argazkian Alberto Ramirez aretoko kudeatzailea.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
J.J. Altuna Bergarako margolaria Oreka Art galerian izango da barixaku honetan bere margolan eta eskulturak aurkezten. Otsailaren 18tik martxoaren 6a bitartean erakutsiko ditu bere sorkuntza lanak herriko arte galerian eta esan moduan, barixakuan inaugurazio ekitaldia egingo dute Alberto Ramirez aretoko arduradunaren laguntzaz, arratsaldeko 19.00etan. 
 
Aretora hurbiltzeko asmoz dabilenak honako ordutegi honen barruan egin behar du:
 
OREKA ARTeko ORDUTEGIA 
Astelehenetik barixakura, 18.30etik 20.30era.
Zapatu eta jaiegunetan, 12.00etatik 14.00etara.