Eragile eta norbanakoek EHE-k deitutako manifestazioari babesa erakutsi zioten

plaentxia_com 2011ko ots. 8a, 12:27
Pil-pileanek Soraluzeko EHEri elkarrizketa argitaratuko du barixakuan. Astelehenean, berriz bideo-elkarrizketa plaentxia.com-en.
 
 
 
"Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe" lemapean, zapatu honetan manifestazioa deitu du EHEk. Deialdiari babesa eman eta bat egiten duten 30 herritar inguru eta eragile Plaza Barrian batu ziren talde argazkia ateratzeko.
 
Plazaratutako manifestuarekin bat egiteko klikatu hemen.  
 
Manifestaziorako autobusa
Manifestaziora joateko eskualdeko autobusa antolatu dute. Arratsaldeko 16etan irtengo da Estaziño kaleko geltokitik. Izena Arrano eta Gaztelupe tabernan eman daiteke.
 
EHEri elkarrizketa
Aste honetako Pil-pilean aldizkariak Soraluzeko EHEri elkarrizketa argitaratuko du, Olaitz Lasa eta Unai Larreategirekin egon eta gero. Datorren astelehenean berriz, bideo-elkarrizketa formatuan ikusi ahal izango da plaentxia.com-en.