Erregionalak lidergoa galdu du

plaentxia_com 2011ko ots. 7a, 16:24
Bana berdindu dute Sorako futbolariek Gure Txokoaren aurkako partiduan eta orain, 4. ipini dira sailkapenean. 
Futbolari dagokionez, asteburua buru makur bukatu dute Sorakoek. Igoera fasea jokatzen ari dira "A" Erregionalak. Aurreko asteburuan sailkapenaren buruan ipini baziren, honetan, 4.postura jaitsi dira. Gure Txokoaren aurka bana berdindu zuten eta puntu bakar horrek ez die askorako balio izan, irabazi duten beste taldeen aurrean batez ere. Usurbil eta Beasain puntuazioan berdinduta daude orain, 12 punturekin. Sora ez dago urrun, hala ere, 10 puntu eskuratu ditu orain arteko neurketetan. 
 
Kopan dihardute gainontzeko taldeek. "B" Erregionalek atseden hartu dute azken jardunaldian. Hurrengo lehia, Eibarko Unben, Urkiren aurka izango da. Jubenilek aldiz, 1-2 galdu dute Aretxabaleta "B"-ren aurka. Hurrengo jardunaldian Urolaren aurka neurtuko dira, Ezoziko zelaian. Urolari hobeto joan zaio orain arte jokatutako partiduetan puntu gehiago eskuratu ditu (9 pt) plaentxiarrek baino (6 pt). Kadeteek ere porrota ikusi zuten Bergara "B"-ren aurka 3-2 galdu ostean. Hurrengo lehia bi aste barru jokatuko dute, honetan atseden hartuko baitute.