Esperientzia eskolan izen-ematea zabalik

plaentxia_com 2010ko uzt. 13a, 14:39
Klaseak urrian hasiko dira eta astean hirutan izango dira. Argazkian iazko tituludunak.

 

 

 

 

 
Debabarreneko Esperientzia Eskolan izen-ematea zabaldu dute. Ikasturteak urrian hasi eta urtarrilera arte iraungo du, martitzen, eguazten eta eguenetan izango dira klaseak, goizeko 9:30etik 12:30era. 
 
Ikasgaiak berriz hainbat edukitakoak izango dira: gizarte-gaitasunen garapena, komunikazio gaitasunen trebezia, osasun fisiko eta mentalaren hobetzea, erlajazio teknikak, informatika, psikologia, filosofia, Debabarreneko kultura eta ohiturak...
 
Eskola hau bailarako 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta ez da beharrezkoa aurrez titulaziorik izatea. Izena emateko urriaren 8a baino lehen udaletxera jo edo 943 22 41 46 telefonora deitu behar da. Ikasturte guztiaren prezioa 200 eurokoa izango da.  
 
Debabarreneko Esperientzia Eskola, Debegesak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorturiko proiektua da.