Joseba Garcia bosgarren Arratera igoeran

plaentxia_com 2010ko uzt. 7a, 14:24
Irabazleak baino 12 segundu beranduago egin zuen igoera Josebak.
 
 
 
 
 
 
 
 
Joseba Garcia pilotu plaentxiarra ondo ibili zen Arratera igoeran. Bere Renault Super 5 Gt Turboarekin egin zuen igoera. Lehenengo txanda zapatuan izan zen, 3 minutu, 42 segundu, 281 milareneko denboran heldu zen Arratera eta 23. postuan geratu zen. 
 
Bigarren igoeran, domekan denbora hobea egin zuen Josebak. 21. postuan geratu zen 3:31:419-ko denbora eginda, Ruben Nogueiras lehenengoa baino 12 segundu beranduago. Sailkapen ofizialean bosgarren geratu da.