"Nire lehen kontzertua" eskainiko dute mailaz pasa diren musika eskolako ikasleek

plaentxia_com 2010ko eka. 16a, 02:00
2. mailatik 3. mailara pasa diren ikasleek "Nire lehen kontzertua" deituriko emankizuna eskainiko dute gaur arratsaldean 18:30ean Musika Eskolan. Aurten bi ikasle izan dira mailaz pasa direnak, zeharkako txirulako ikasle bat eta tronpetako beste bat.