Bihar Erromeria Eguna eguraldiaren arabera moldatuko da

plaentxia_com 2010ko eka. 11a, 14:02
Soraluzeko Euskal Jai Batzordeak aditzera eman duenez, jendearen nahi eta eskaerak entzunda, egualdiaren arabera, erabaki hauek hartuko dituzte: Aterri edo lanbroa bada, Ezozin izango da. Arratsaldez nabarmen kaxkartuko balu, frontoian egingo litzateke arratsaldeko erromeria saioa. Zaparradaka badabil: Frontoian egingo da eguardiko saioa, bazkaltzera elkarteetara edo etxera, eta arratsaldeko saioa ere frontoian bertan egingo litzateke.