Gaur arratsaldean zirkoak beste emanaldi bat eskainiko du

plaentxia_com 2010ko eka. 7a, 13:38
Konpainia txikia izan arren, entretenitzeko arazorik ez zuen euki atzo, pailazo, trapezista, suzko malabare eta animalien ikuskizunekin.
 
 
 
 
Atzo arratsaldean zirkoa etorri zen Soraluzera eta herriko txikienek ederki gozatu zuten ikuskizuna. Frantziako konpainia, "Le cirque d´Alexandre Couget" zirko familiarra izan arren, denetarik izan zuen. Pailazoak, trapezistak, suarekin malabareak, animaliekin espektakuluak... ikuskizuneko momentu batean publikoko emakume bat ere atera zuten karparen erdira jolas barregarri bat egitera! 
 
Urteak ziren Soraluzera zikua etortzen ez zela eta jendearen ikusminak karpa bete egin zuen. Zenbait kanpoan geratu ziren, ezin sartuta eta gaur, bigarren aukera bat egongo da zirkoa ikusteko, 19:00etan Ezoziko aparkalekuan. 
 
Hona atzoko momentu batzuk:
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
Argazkiak Itziar Agirre.