Astelehenean Etxaburueta kalea trafikoari itxiko zaio

plaentxia_com 2010ko eka. 4a, 16:51
Udaltzaingoak gune honi jakinarazi dionez, Etxaburueta kaleko urbanizazio lanei hasiera emateko, kalea trafikora itxita egongo da Erregetxea eta udaletxeko bidegurutzearen artean, asteleheneko goizeko 8:00etatik aurrera. Etxaburueta kalean ez da trafikorik lanak bukatu artean. Bestalde, bihar goizeko 10:00etatik aurrera, Zubi Nagusian aparkatutako ibilgailuak kendu egin beharko dira "Elkartasun Eguna" dela eta hiriaren erdialdea trafikora itxita egongo delako.