Egun guztiko dantza ikuskizunak XL. Haurren Euskal Jaian

plaentxia_com 2010ko eka. 4a, 14:21
Goizeko 11:00etan hasita egun osoz arituko dira Debagoienako eta herriko dantzariak. Iazko Haurren Euskal Jaiko irudi bat.
 
 
 
 
 
 
Domeka honetan 40 urte beteko ditu Haurren Euskal Jaiak lehenengoz antolatu zenetik. Ospakizunak herria haurrez beteko du, Debagoienatik etorriko diren dantzariak eta herrikoak, 200 inguru, herriko kaleetaz bereganatuko dira. 
 
Eguna hasteko, goizean kalejira egingo dute denek batera. Zubi Nagusian alardea eskainiko dute eguerdiko 13:00ean. Ostean, umeak etxeetara banatuko dira bazkaltzeko eta umeak etxean hartzeko prest dagoenak horretarako aukera du oraindik ( 605 752 533 zenbakira deitu).
 
Arratsaldeko 17:00etan azken aldiz egingo dute dantza, eta eguna bukatzeko buruhaundiak egongo dira.