Bolari Eguna Ezozin jokatuko da zapatu honetan

plaentxia_com 2010ko eka. 2a, 15:08
Gipuzkoako Hiru Txirlo bolo lehiaketarekin batera ospatzen den jai hontan Rafael Corcherok omenaldia jasoko du.
 
 
 
 
 
 
Gipuzkoako Hiru Txirlo bolo txapelketako finala zapatu honetan jokatuko da eta Ezozin izango da. Horrekin batera, Bolari Eguna ospatuko da aipatu auzoan. Eguerdiko 12:30ean 60 bat jokalarik egingo dituzte jaurtialdiak eta gero parrekoak erabakiko dira. Bazkaltzeko 80 lagun inguru batuko dira Txurruka jatetxean eta beraz, girorik ez da faltako.
Arratsaldean, Gipuzkoako txapelketako maila ezberdinetako sari banaketa izango da eta Ander eta Iosune trikitilariek joko dute.
 
 
Rafael Corchera, bizitza osoa boloaren bueltan
Zapatu honetan Rafael Corchero soraluzetarra omenduko dute. Herriko bolatokian hasi, Sagar Errekakoan jarraitu eta azkenik Txurrukako bolatokian ibilitako gizona da. Diziplina honetan dabiltzanek Corcheroren bola botatzeko modua berezia dela diote. Horrez gain, bolatokiak prestatzen eta txapelketak antolatzen ibilitakoa da eta bere dedikazioa saritzeko modua izango da zapatuan jasoko duen omenaldia.