Elkarbizitza Jaialdixa ospatuko dute Plaentxi LHIn

plaentxia_com 2010ko mai. 28a, 12:27
Ikastetxeko kolektibo guztien arteko harremanak sendotzea du helburu jaialdiak.
 
 
 
 
 
 
 
Plaentxi LHIan Elkarbizitza Jaialdixa ospatuko dute gaur bigarrenez. Ikastetxeko Elkarbizitza Plangintzaren helburuetako bat bertako
kolektibo guztien arteko harremanak sendotzea da. Honen haritik, iaz "elkarbizitza jaialdixa" antolatzen hasi ziren ikastetxean irakasleen arabera emaitza onak lortu ziren. Aurten, aldaketa batzuk eginez, errepikatu egingo dute ospakizuna. Arratsaldeko 16:45etatik 19:15etara arte iraungo dute ekintzek.
Hona egitaraua: 
 
ELKARBIZITZA JAIALDIXA
(16:45etatik 18:00ak arte barruko ekintzak; 18:00etatik 19:15etara kanpoko ekintzak)
 
ESKOLA BARRUKO EKINTZAK:
-Aretoan: Eskulanen erakusketa eta bideo emanaldia ikastetxeko ekintza orokorrekin (gaztainerre, gabonak, aratosteak...)
-Beheko patioan: Kultur aniztasunaren inguruko erakusketa. 
-Liburutegian: Kulturaniztasunari buruzko ipuinen erakusketa. 
-Informatika: Programa pedagogikoak ikusgai. 
-Ingelesa eta musika: gelak ikusgai. 
-Beste gela batzuetan tailerrak: Aurpegien margoketa, denen artean egindako murala, karetak, elkarbizitzari buruzko marrazketak, solairu ezberdinetan ikasleen bideoak ikusgai, egindako puzzleen erakusketa. 
 
KANPOKO EKINTZAK:
-Luntxa
-Dinamizatutako dantzaldia
 
{mosimage}