Erregionalek galdu egin dute promozioko lehen partidua

plaentxia_com 2010ko mai. 24a, 13:09
Gorengoen Erregionaletako promozioa jokatzen ari dira Sorako Erregionalak eta Urnieta. Horren arabera Plaentxiarrak mailaz jaitsi edo mantenduko diren erabakiko da
Urnieta ere mailaz igo daiteke bi partiduak irabaziz gero. Joan den asteburuan Erregionalek Urnietaren aurka jokatu zuten Estalan eta 0-1 galdu. Bigarren partidua datorren astean izango da Urnietako futbol zelaian. 
 
Denboraldia amaitu da Jubenil eta Kadeteentzako
Jubenilek eta kadeteek berriz amaitu dituzte kopako partiduak eta denboraldia. Jubenilek bosgarren postuan amaitu dute, 12 punturekin. Sailkapenean lehena Azpeitiko Ikasberri da, 27 punturekin. Kadeteak sailkapenean 3. geratu dira, 13 punturekin. Lehenengo Aretxabaleta dago, 32 puntu lortuta. 
 
Pelota: Bestalde, Aritz Laskurainek partidua izan zuen Miranda de Ebron. Titin III-kin bikote, Berasaluze VIII eta Beginoren aurka 22-15 galdu zuen.