Gaur arratsaldean Maisuen Etxeen gaineko mahaingurua

plaentxia_com 2010ko mai. 21a, 16:08
Gaur arratsaldeko 18:30ean mahaingurua egingo dute ezker abertzaleko ordezkariek eta Maisuen Etxeetako okupek Gaztetxean. Azken hauek duela lau urtetik bertan bizi dira, eta udalak eraikina etxebizitza sozialak egiteko erabili nahi du. Horrek, bertako bizilagun hauek bertatik egoztea ekarriko luke. Ezker abertzaletik Regina Maiztegi, Monika Muro eta Mikel Argarate arituko dira; bestaldean ipiniko dira Maialen Elizburu eta Ainhoa Zubizarreta.