Herriko eta kanpoko gimnasten erakustaldia domekan kiroldegian

plaentxia_com 2010ko mai. 21a, 12:38
Goizeko 11:30ean hasiko dira kirolariak.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Domekan herriko 40 gimnastek eta Eibar, Markina, Mutriku eta Urretxutik etorriko diren beste 140 kirolarik gimnasia erritmikoko erakustaldia egingo dute kiroldegian goizeko 11:30ean. Adinaren arabera antolatu dute erakustaldia, Lehen Hezkuntzakoak hasiko dira, lehenengo mailatik hasi eta DBHra artekoak. Aurreko urteetan ere egin izan dute erakustaldia eta kiroldegia bete egiten da emanaldi bakoitzean.