Odol ematea egingo da bihar Jubilatu Etxean

plaentxia_com 2010ko mai. 20a, 13:02
Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango da odola emateko ordutegia.
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar arratsaldeko 19:00ak eta 21:00ak bitartean odola emateko aukera egongo da Itxaropena Jubilatu Etxean. Horretarako odol emaileak zenbait baldintza bete behar ditu, besteak beste, 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kg baino gehiago pisatzea. Baraurik ez da odolik eman behar eta osasun egoera normala eduki behar da.
 
Informazio zehatzagoa Gipuzkoako Odol Emaileen orrian.