Elkartasun Eguna antolatu dute ekainaren 5erako

plaentxia_com 2010ko mai. 19a, 16:12
Herri bazkariko txartelak lehenbailehen erosteko deia egin du antolakuntzak.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
2010eko Elkartasun Eguna datorren ekainaren 5ean izango da eta egun horretarako mordo bat ikuskizun antolatu dute. Goizeko 11:30ean hasiko da eguna, joaldunak, grafitiak eta umeentzako jolasekin. 
 
Eguerdiko 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute Plaza Barrixan. Bazkarira joateko aurretik eskuratu behar dira txartelak Gilan, Arranon edo Gaztelupe tabernan, 20 euro ordainduta. Elkartasun Eguneko lan taldetik eskatu dute joango denak tiketa ahalik eta azkarren erosteko. Menuan, salda, entsalada, zikirua, postrea, kafea, kopa eta edariak sartzen dira.
 
{mosimage} 
 
Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira kontzertuak. Herri guztian zehar egongo dira guneak, Gaztelupe pareko parkean, Zubi Nagusian, Kalebarrenen eta azkena Gaztetxean. Kontzertuak hurrengoak: Peskailla&Uekillo, Kaosarenerasoak, Klabo Oxidado, Napoka Iria, Hank eta Elektrotxaranga. 20:30ean presoen aldeko ekitaldia egongo da Plaza Barrian.
 
Gaueko 21:30ean Armyarma, Governorsek joko dute Zubi Nagusian eta Gaztetxean DJ Papi eta Ti2No arituko dira. Gauean bokatak egongo dira.