Nafarroara eta Bizkaira txangoak Itxaropenarekin

plaentxia_com 2010ko mai. 19a, 13:06
Maiatzaren 28an eta ekainaren 17an izango dira irteerak.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Itxaropena Jubilatu Etxeak irteera bi egingo ditu datozen hilabetean. Datorren asteko barixakuan, maiatzaren 28an Iruñara joango dira. Bidean Iratxen geratuko dira eta gero bazkaria egingo dute Iruñeko Irantzu Hotelean. Irteeraren kostua 22 eurokoa da, bazkaria eta autobusa barne. Oraingoz bi autobus lotu dituzte eta ia beteta daude, baina oraindik geratzen dira leku bakar batzuk. Beraz, bazkidea bazara eta irteera honetara joan nahi baduzu bertara deitu (943 75 23 30). 
 
Bizkaiko herrietan zehar itzulera 
Hurrengo irteera ekainaren 17an egingo dute Bizkaiko herrietan zehar. Getxoko portuan hasiko dute txangoa, Plentzia eta Punta Galea bisitatu ostean Bermion bazkalduko dute. Etxera itzuleran Gernikan geldialditxo bat egin eta Soraluzera. Irteeraren kostua 24 eurokoa izango da eta izena emateko epea maiatzaren 25a.
 
  • Itxaropena Jubilatu Etxea: 943 75 23 30